Linkedinen zabal ezazu Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu BlueSkyen zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Atzera

Eraikuntzaren kostuak Euskal AEn. 2025eko abendua




Nabarmentzekoak





Hileko bilakaera: Euskal AEn eraikuntzaren kostuek % 1,0 egin dute behera azaroarekin alderatuta.

Urte arteko bilakaera: urte arteko aldakuntza-tasa % 3,2koa da.

Obra motaren araberako bilakaera: kostuak hil artean % 1,0 jaitsi dira Eraikuntzan eta % 0,9 Ingeniaritza zibilean.





Azterketa estatistikoa





Eustatek landutako datuen arabera, 2025eko abenduan, Euskal AEn eraikuntzaren kostuen indizea % 1,0 jaitsi zen aurreko hilaren aldean. Urte artean, kostuek % 3,2ko hazkundea izan dute.


Sektoreka, hileko bilakaerak erakusten du kostuak jaitsi egin direla, bai Eraikuntzan (% 1,0), bai Ingeniaritza zibilean (% 0,9). 2024ko abenduaren aldean, aldiz, kostuak % 3,2 igo dira Eraikuntzaren sektorean eta % 3,3 Ingeniaritza zibilarenean.



Lehengaiei dagokienez, kostuak % 1,4 jaitsi dira aurreko hilaren aldean, baina urte arteko datuen arabera % 3,8 igo dira. Tipologiaren arabera, lehengaien kostuak Eraikuntzan % 1,4 jaitsi dira 2025eko abenduan, 2025eko azaroarekin alderatuta, eta % 1,2 Ingeniaritza zibilean. Urte arteko bilakaeran, ordea, lehengaien kostuak % 3,8 igo dira bai Eraikuntzan bai Ingeniaritza zibilean.


Eskulanaren kostuak, hiletik hilera, konstante mantendu dira. 2024ko abenduaren aldean, % 1,7 egin dute gora.




Euskal AEko eraikuntzaren kostuen indizea. Aldakuntza-tasak (p). Abendua 2025

Excel csv
  Indizea Aldakuntza (%)
    m/m-1 m/m-12
Guztira 121,7 -1,0 3,2
Eraikinak 121,5 -1,0 3,2
Ingeniería civil 122,7 -0,9 3,3
 
Lehengaiak 122,9 -1,4 3,8
Eraikinak 122,6 -1,4 3,8
Ingeniería civil 124,1 -1,2 3,8
 
Laneskua 118,3 0,0 1,7

Oinarria 2021=100

m / m-1 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko hilaren (m-1) aldean

m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

(p)Behinbehineko datuak

Data 2026ko Urtarrilaren 27a

Iturria: Eustat. Eraikuntzaren kostuen indizea



2025eko abenduan, igoerarik handienak, aurreko urteko hil beraren aldean, Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa adarrean izan dira, % 9,4. Aitzitik, Koke-lantegiak eta petrolio-fintzea arloak % 8,9ko beherakada izan du kontsumitutako lehengaien prezioetan.


Euskal AEn kontsumitutako lehengaien prezioak, sektorearen arabera (A64). Urte arteko aldakuntza-tasa (p). Abendua 2025

Excel csv
  m / m-12
Ateratze-industriak 4,0
Kokeak eta petrolioa fintzen -8,9
Metalikoak ez diren beste produktu mineral batzuen fabrikazioa 1,8
Produktu metalikoen fabrikazioa, makineria eta ekipoak salbu 3,9
Material eta ekipo elektrikoen fabrikazioa 9,4

Oinarria 2021=100

(p)Behinbehineko datuak

m/m12 Azken hileko (m) aldakuntza-tasa, aurreko urteko hil beraren (m-12) aldean

Data 2026ko Urtarrilaren 27a

Iturria: Eustat. Eraikuntzaren kostuen indizea










Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Eraikuntzaren kostuak Euskal AEn. 2025eko abendua

Eragiketa : 
Eraikuntzaren kostuen indizea
Eragiketa kodea : 
182480
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Abendua 2025
Eguneratze data : 
2026/01/27
Hurrengo eguneratzea : 
2026/02/25
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarria

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali